MENDEBALDE URRUNEKO MAGIA IKUSKIZUN

AL BAKER´S SALOON

Al Baker-en gaizkile banda prest dago Saloonera hurbiltzen diren erbestetar inozoak lumatzeko. Mendebalde urruneko tankera hutsean, dirua, kartak eta endalarra izango dira magia ikuskizun honen osagaiak. Sartzera ausartuko zara?

Gertuko magiaren mundua ikuslegoarengana hurbiltzeko asmoarekin, Tor eta Txoborro mendebalde urruneko legendetan murgiltzen dira saio magiko guztiz ezberdina sortuz. Mendebaldeko saloi mitikoen giroa, kartak, mahai azpiko jokoak, iruzurtiak eta trampatiak… antzezleku ezin hobea eskaintzen dute ezaugarri hauetako ikuskizuna gauzatzeko.

Reproducir vídeo
Reproducir vídeo
MAGIA EZ DA SEKULA BERDINA IZANGO

AZTIKERIAK

Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Egoera hau oinarri hartuta, Tor eta Txoborro magoek elkarlanean sortu dute magia saio erabat berritzailea. Unibertso magiko bat, antzerkia eta magia bilbatuz dena logikatik aldentzen dena. Baina… den- dena?

IKUSKIZUN IBILTARIA

MAGIPOTEO

Eguneroko paseotxoa, goizeko poteoa ala puxtarritan jokatu, berdin dio, seguru gaude magoren batekin topo egingo duzula. Aho bete hortz geratuko zara! Magoak jendartean ibiliko dira kuadrilak, familiak zein bikoteak gertu-gertutik miresteko gogoekin. Danok kalera!

  • info@akelar.com
  • 652 713 315
  • 629 465 743